Azken asteetan Leioako Kanpusera joateko garraio eskaerak heldu dira Aiaraldeko Kuadrillako hainbat erakundeetara eskualdeko gazteen aldetik. Egoera honi irtenbide iraunkor bat bilatzeko asmotan, Arabako Foru Aldundiko Garraio Sailarekin bilera bat mantendu ondoren, lehen pausua egoera honetan dauden ikasleen kopurua ezagutzea dela ondorioztatu dugu.
Hori dela eta, Aiaraldeko Kuadrillatik eta eskualdeko Udalekin batera, 2024/2025 kurtsora begira, datu hauek biltzeko asmoa daukagu lehenbailehen arazo honi konponbidea bilatzeko. Beraz, egoera honetan aurkitzen bazara mesedez jar zaitez gurekin harremanetan 679 79 19 33 telefono zenbakiaren bitartez edo cayala.medioambiente@ayto.araba.eus helbide elektronikora idatziz.



