Joan den maiatzaren 31n Maroñon (Aiara) izandako irteera arrakastatsuaren ondoren, datorren larunbatean, ekainaren 7an, jardunaldi berri bat egingo da Muskerrak Ingurumen Elkartearen eskutik Arrañon (Laudio), herrian aurki daitezkeen anfibioak identifikatu eta ezagutzeko helburuarekin.
Jarduera hau Aiaraldeko Kuadrillako anfibioen bilakaera identifikatzea eta aztertzea helburu duen proiektu baten barruan dago, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren laguntza ekonomikoa du.




