Aiaraldeko Kuadrillako hizkuntza normalkuntzako teknikaria hautatzeko prozesua zabaldu da. Aiarako eskualdean euskararen erabilera zaintzeaz arduratuko da, erabilera sustatuz, tokiko erakunde eta udalerri bakoitzaren Euskara Planaren edukiak zehaztuz, argitalpen ofizialak aztertuz, Kuadrillak kontratatutako itzultzaile enpresaren zerbitzua kontrolatuz eta Eusko Jaurlaritzarekin eta inguruko udaletako euskara teknikariekin koordinatuz, besteak beste, bere kategoriari dagozkion zereginak betez.
Unibertsitateko diplomaturako gutxieneko prestakuntza, joan-etorrietarako ibilgailua eta euskarazko C2.
Euskal Filologiako gradua eta Herri Administrazioko esperientzia.
Bajagatiko ordezkapen-kontratua eskaintzen da, lanaldi osokoa, 08:00etatik 15: 00 etara.
Baldintzak eta informazio gehiago:



