Encina Castresana, Aiaraldeko Kuadrillako presidentea, eta Gianfranco Ghiro, Aiarako Kuadrillako sustatzaile ekonomikoa, Turismo Mahaiaren bileran izan ziren atzo, Aldundiaren Jauregian.
Cristina Gonzalez Calvar Turismo-diputatuaz gain, honako hauek izan ziren bertan: Felipe Garcia, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko zuzendaria; Arabako eskualde ezberdinetako ekonomia eta turismo sustapeneko teknikariak eta Lehendakariak.
Jardunaldian zehar, 2022ko turismo-datuak aurkeztu zituzten. Igoera esanguratsuak egon dira, batez ere nazioarteko turismoan.
Bestalde, 2023ko sustapen-kanpainak estatu-mailan nahiz nazioartean egingo dira, eta otsailaren amaiera edo martxoaren hasiera aldera hasiko dira. Horretarako, autobus binilatu batek hainbat hiri zeharkatuko ditu, Arabako probintzia sustatuz eta bertako xarma indartuz; hala nola, ondarea, artea, natura eta gastronomia, besteak beste. Aldi berean, nazioarteko sustapena ere egingo da.
Fitur azokari buruz ere hitz egin zuten. Euskadiko standa otsailaren 18an inauguratuko da, 12:00etan. Otsailaren 19an, berriz, Arabako eta Gasteizko 2023ko enbaxadoreak aurkeztuko dira; 12:00etan, Laudioko proiektu berritzaileei buruzko aurkezpen bat egongo da, eta 15:30ean, Quejanaren Robleda de los Sueños aurkeztuko da. Otsailaren 20an, 10:30ean, argitalpen, liburuxka eta produktu berriak aurkeztuko dira.




