Ekainaren 25ean Aiarako Adinekoen XXIII. Topaketa egingo da Artziniegan. Parte hartzeko izena eman behar da udalerrian (Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo) edo Aiaraldeko Kuadrillan. 25 euroko kostua du eta plazak mugatuak dira.
Halaber, izena emateko epea ekainaren 10ean amaitzen da. Aurrerago emango da autobusen ordutegien berri elkarteetan edo 945 39 91 22 telefonoan.




