Aiaraldeko Kuadrillak, Amurrio Bideanekin lankidetzan eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, azaroan zehar tailer praktikoen ziklo bat jarri du martxan. Tailer horiek eskualdean erroldatutako pertsonei zuzenduta daude, euren lan-egoera edozein dela ere, eta helburua gaitasun profesionalak sendotzea da. Ekimenaren xedea lan-bilaketa hobetzeko, networking-a indartzeko eta eskuragarri dauden baliabide digitalak aprobetxatzeko tresnak eskaintzea da.
Lehen tailerra, “Lan elkarrizketak prestatzeko tailerra”, azaroaren 12an egingo da, 9:30etik 13:30era. Tailer horren bidez, lan-elkarrizketak modu praktikoan prestatzeko teknikak eta tresnak eskainiko dira, pertsona bakoitzari egokitutakoak, beldurra murriztu eta hautaketa-prozesuetan arrakasta-aukerak handitzeko helburuarekin.
Bigarren eta hirugarren saioak LinkedIn sare profesionalari buruz izango dira, bai lan-bilaketarako bai posizionamendu profesionalerako funtsezko tresna baita.
Azaroaren 19an, 9:30etik 12:30era, egingo da “Bultzatu zure profila: LinkedIn-i etekina ateratzeko lehen urratsak” tailerra, profila optimizatu, ikusgarritasuna hobetu eta sarea modu estrategikoan erabiltzen hasi nahi duten pertsonentzat. Azaroaren 26an, 15:30etik 19:30era, izango da “Konektatu eta hazi: LinkedIn-eko estrategia laborategia” saioa, maila ertaina duten eta beren profilaren ikusgarritasuna maximizatu, kontaktu-sarea sendotu eta eduki-plan eraginkor bat diseinatu nahi duten pertsonentzat.
Interesdunek Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarrita eman dezakete izena, telefono edo WhatsApp bidez (945 891 721), edo prestakuntza atariaren bidez: https://amurrio.tganet.net/amurrio_bidean_ikastaroak/amurrio_bidean_ikastaroak.php




