Espainiako Ardoaren Hirien Elkarteak (ACEVIN) XXX. Batzar Nagusia ospatuko du martxoaren 14tik 17ra. Aiaraldeko Kuadrillak parte hartuko du Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen bidez. Ibilbide hori Espainiako Ardoaren Ibilbideen sarean sartu zen iazko apirilean.
Kanaria Handiak hartuko du ACEVINen Batzar Nagusiaren 30. edizio hau, eta Kanaria Handiko Ardoaren Ibilbidea balioetsiko du, penintsulatik kanpoko bakarra.
Aiaraldeko Kuadrillako presidentea den Encina Castresana eta Aiaraldeko Kuadrillako sustatzaile ekonomikoa den Gianfranco Ghiro irlara joan dira ekitaldi horretan parte hartzeko eta kalitatezko helmuga enoturistuko hauetako gainerako ordezkariekin partekatutako esperientziak eta konpromisoak trukatzeko.
Batzarrak 2023rako ildo eta estrategia berriak ezartzen dituzten mahai teknikoak eta bilerak ditu, eta ibilbideko gerente guztiek batera lan egiteko jardunaldiak.




