Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko ekintzaile eta enpresa txikientzako prestakuntza abian jarri du, Vital fundazioaren diru-laguntzarekin. Eskualdeko enpresa txikiek eta pertsona ekintzaileek beren negozioen intereseko arloetan dituzten ezagutzak hobetuko dituzte, eta, gainera, eskualdeko ekintzaile baten esperientzia ezagutuko dute, saio bakoitza eskualdeko enpresa batean egiten baita. Enpresa horrek bere instalazioak erakutsiko ditu eta bere esperientzia azalduko du. Prestakuntza […]
Leer MásAiaraldeko Kuadrillatik asko sentitu dugu Ferdor mutikoaren heriotza tragikoa eta gure doluminak eman nahi dizkiogu familiari eta lagunei. Artziniegako Udalak hiru dolu egun ofizial ebatzi ditu eta Aiaraldeko Kuadrillatik bat egin nahi dugu elkartasun keinu horrekin, familiarentzako eta Artziniegako herritarrentzako hain momentu gogorrean. Berz, Aiaraldeko Berdintasun Topaketa azaroaren 11n izango da, Museoan eta programazio berarekin.
Leer MásAzaroaren 3an hasiko da Txakolin Bizi ekimenaren hirugarren edizioa, Aiaraldeko kultura, jatorria eta zaporea ezagutarazteko. Abenduaren 1era arte jarduera eta esperientzia enogastronomiko ugari izango dira: tailerrak (familiei zuzenduta), bizikleta ibilbidea, bakarrizketa, bisitak, dastatzea komentatuak, magia eta zuzeneko musika. Txakolinaren Ibilbidea eta Aiaraldeko Kuadrilla dira Txakolin Bizi jardunaldiak antolatzeko arduradunak berriz ere, iaz arrakasta handia izan […]
Leer MásEskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Leer MásBeti egon dira emakume bidaiariak munduan, ikusezinak izan badira ere. Topaketa honetan, bakarrik edo emakume-taldean bidaiatu duten emakume horien ausardia eta jakintza aitortu nahi dugu, egin nahi baina ausartzen ez direnak animatu ahal izateko, emakumeen ahalduntze-prozesu indibidual eta kolektiboaren barruan. EGITARAUA 10:00. Erakundeen aurkezpena 10:15. Emakume bidaiariak. Josune Muñoz San José Literatura kritikari feminista 11:15. […]
Leer Más