Eskualdeko Enplegu Planak aurten ere gauzatuko dira. Aiaraldeko Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 36 lan-postu berriak sortuko dira. Enplegu-planak langabezian dauden pertsonentzat dira eta aukera izateko baldintza guztiak bete behar dira. Izena emateko abenduak 9 baino lehen egin behar dute Lanbideren bidez. Hemen lanpostuen estekak uzten dizkizuegu udalerriz udalerri: Amurrio: Naturguneen mantentze-lanako arduraduna Naturguneen mantentze-lanako langilea […]
Leer MásGaur, azaroaren 19an, magia-ikuskizuna euskaraz Artziniegako frontoian, Oliver eta Evaren eskutik. Arratsaldeko 17:30ean izango da. Guztiok magia daukagu! Azaroaren 20an, ostirala, Euskal-ipuinak antzerkia Okondoko frontoian, arratsaldeko 17:30ean. Eneko asteburu-pasa doa amamaren baserrira. Bertan, bi galtzagorri jator ezagutuko ditu, eta haien laguntzaz, Mariren altxorra aurkituko du Enekok. Zer den jakin nahi? Ez ezazue galdu! Azaroaren 21ean, […]
Leer MásEusko Jaurlaritzak ostalaritza-sektorerako laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horren oinarrizko helburua jarduera mantentzen laguntzea da, eta horrekin batera, COVID-19ak eragindako ostalaritza-establezimenduen titularren zuzeneko galera ekonomikoak arintzea. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Leer MásBizi dugun osasun-egoerari erreparatuta, etxeko hondakinekin kontu handiz ibili behar dugula gogorarazi nahi dizugu. Hondakinak kudeatzeko jarraibide batzuk uzten dizkizuegu, batez ere berrogeialdian dauden edo positibo eman duten pertsonen kasuan.
Leer MásJoan den astelehenean, azaroaren 2an, Laudioko Alberto Acero plazan jarritako “Recicla vidrio por ellas” kanpainako 2 edukiontziak kendu ziren. ECOVIDRIOrekin eta Sandra Ibarra Fundazioarekin batera gauzatutako lankidetza-kanpaina horri esker, Laudioko herritarrek beirazko 300 kilorekin bat egin dute bularreko minbiziaren aurkako borrokan. Aiaraldeko Kuadrillak eta Laudioko Udalak herritarren laguntza eta elkartasuna eskertu nahi dute ekimen honetan.
Leer Más