Joan den astelehenean, azaroaren 2an, Laudioko Alberto Acero plazan jarritako “Recicla vidrio por ellas” kanpainako 2 edukiontziak kendu ziren. ECOVIDRIOrekin eta Sandra Ibarra Fundazioarekin batera gauzatutako lankidetza-kanpaina horri esker, Laudioko herritarrek beirazko 300 kilorekin bat egin dute bularreko minbiziaren aurkako borrokan.
Aiaraldeko Kuadrillak eta Laudioko Udalak herritarren laguntza eta elkartasuna eskertu nahi dute ekimen honetan.



