Kuadrillako Batzarrak Arespalditzako Sindikatu Zaharraren eraikina eraberritzeko aurreproiektua onartu du, bertan kokatzeko behin betiko egoitza. Aiaraldeko Kuadrillako presidentea den Encina Castresanak eskerrak eman dizkie talde politiko guztiei, aho batez onartu dutelako aurreproiektua. Era berean, ziurtatu du oso pozik dagoela proiektu honi bide emateagatik.
Gaur egun Kuadrillako bulegoak dauden eraikina da, eta Aiarako Udalak Kuadrillari laga dio.
Behin kokalekua zehaztuta, lehenengo urratsa Obra eta Zerbitzuen Foru Planari finantzaketa eskatzea izango da, eta Kuadrillaren egoitza Aiara udalerrian kokatzeko Foru Araua aldatzea. Kuadrillaren egoitzaren kokapenaren gaia urteetan zehar asko eztabaidatu da, baina azken bi urteetan taldeen adostasuna lortu da eta Kuadrillak Arespalditzan egoitza berri bat izateko urratsak ematen ari dira, udal-eraikin bat eraberrituz.




