Errespaldiza, 2018ko azaroaren 22an. Aiarako Kuadrilak gaur goizean Turismo Mahaia aurkeztu du; hain zuzen ere, eskualdearen sustapen- eta promozio- turistikoa bere kargu hartuko duen organoa.
Turismo Mahai honetan bai erakunde publikoek, bai pribatuak hartzen dute parte, eta bi helburu nagusi izango ditu. Albe batetik, eskualdean turismoa indartzea; horretarako, balorean jarriko ditu inguruko baliabide turistikoak, besteak beste, ondarea edo txakolinaren ibilbidea. Beste alde batetik, Turismo Mahaiaren bigarren helburua partaide guztion artean eskualdeko estrategia turistikoa diseinatzea da, agente guztion ahaleginak eta interesakkontuan hartuz.
Mahaiaren eraketa Beldui Txakolindegian izan da, eta ekintza hori baino lehen ospatu den ekitaldian Aiarako Kuadrilaren Presidenteak, Maider Basterra; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak, Cristina González Calvar; eta Arabako Txakolinaren Jatorriaren Deituraren Presidenteak, Jose Antonio Merino, hartu dute parte. Horrez gain, ekitaldi honetara Nekazaritza Saileko foru diputatua, Eduardo Aguinaco; Foru Aldundiko teknikariak, Arabako Txakolinaren Jatorriaren Deituraren ordezkariak, ekoizleak, merkatariak, ostalaritza, museoak, etab. etorri dira.



