Tranpak entregatzeko aldian jakinarazi zen bezala, maiatzaren 10a igarota, Vespa velutinako erreginaren (liztor beltza) tranpa-aldia amaitzen da. Hori dela eta, boluntarioen sareko kide izan diren pertsonei eskatzen zaie tranpak kentzeko eta harrapaketa-datuak beren udaletan maiatzaren 28a baino lehen entregatzeko.
Aiaraldeko Kuadrillak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei ekimen honek eskualdean gero eta lur gehiago hartzen ari den espezie baten hedapenaren aurkako borrokan parte hartzeagatik.



