Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu du 2021eko azaroaren 17an.
Kanpainaren helburua tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari-ostalari nahiz bezero euskaldunak aktibatzea da. Gure denda edo tabernetan maiz entzuten dugu “Jarri betikoa”; konfiantzazko harremana dela adierazten digu esaldi horrek, gertukoa, betikoa… Honela, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean. Mezu hori da, hain zuzen, kanpainaren ardatza.




