Ecovidrio, Aiaraldeko Kuadrillak eta Laudioko Udalak “Recicla Vidrio por ellas” kanpaina solidarioa aurkeztu dute Sandra Ibarra Fundazioarekin batera.
Ecovidrio Aiarako Koadrilaren eskutik bi edukiontzi arrosa jarri ditu Aretako Santa Ana elizaren ondoko plazan beirazko ontzien birziklapena eta bularreko minbiziaren prebentzioa sustatzeko. Edukiontziak urriaren 13tik 31ra bitartean jarriko dira, biak barne.
Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna dela-eta egin da kanpaina, eta ingurumena zaintzearen eta osasuna prebentzioaren bidez zaintzearen garrantzia nabarmentzen du.
Agatha Ruiz de la Pradak miniglu bat diseinatu du horretarako, eta salmenten bidez lortutako diru-bilketa Sandra Ibarra Fundazioarentzat izango da. Ildo horretan, urriaren 18tik 22ra bitartean Laudio Irratian egingo den irrati lehiaketan parte hartuko duten pertsonen artean 10 unitate zozkatuko dira.
Ecovidriok, beirazko ontzien hondakinak birziklatzeko kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeak, abian jarri du berriz ere beira birziklatzeko kanpaina. Bigarren urtez jarraian iritsiko da Laudiora. Ekimen honen helburua herritarrak beirazko ontziak birziklatzera mugitzea da, ingurumena zaintzeko eta, horrela, kausa solidario batekin laguntzeko: bularreko minbiziaren prebentzioarekin.
Hilaren 13tik urriaren 31ra arte, bi iglu arrosa Aretako Santa Ana Elizaren ondoan dagoen plazan egongo dira. Ecovidriok edukiontzietan utzitako beirazko ontziak dohaintzan emango dizkio Solidaridad Frente al Cancer-eko Sandra Ibarra Fundazioari.
Beira birziklatzeari buruzko datuak Laudion
2020ko azken datuen arabera, Laudioko biztanleek 439 tona beirazko ontzi birziklatu zituzten guztira, hau da, biztanle bakoitzak 24,3 kg birziklatu zituen batez beste, Estatuko batez besteko 17,8 kg/bizt. baino askoz ere gehiago.




