Urriaren 6an Arespalditzako Emakumeen Gelan Beldur Barik Aiaraldea Lehiaketa aurkeztu da, aurten, bertan izango sari-banaketa. Zazpi urte daramatzate Aiaraldean, Beldur Barik lehiaketa antolatzen, Lehiaketa globalarekin batera. 6 udalerrik eta Kuadrillak antolatzen dute Lehiaketa: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Kuadrilla, berdintasunerako proiektu bateratuetan denek hartzen dutelako parte. Helburua gazteen artean indarkeria matxista detektatzea eta […]
Berdintasuna
Irailaren 16an, osteguna, Laia Aiaraldean egitaraua aurkeztuko Okondoko Kultur Etxean, 11:00etan
Laia Eskola Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola da eta hilaren 16an Aiaraldean egongo diren ikastaroen eta hitzaldien berri emango dugu, 2021-2022 ikasturterako elkarteek, Udalek, Kuadrillak eta Aldundiak antolatutakoak. Bertan izango dira Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendaria, Ainhoa Campo eta Amurrio, Aiara, Artziniega, Laudio, Okondo,eta Orozkoko alkateak, zinegotziak, Aiaraldeko Kuadrillako presidentea eta […]
Laia Eskolak, 5 urte bete ditu eta irailaren 11n ospatuko ditugu Amurrion
Arabako Emakumeen Jabekuntza eta Berdintasunerako Eskolak, Laia Eskolak, 5 urte bete ditu eta irailaren 11n ospatuko ditugu Amurrion. Laia Eskola posible egin duzuen emakume guztiekin batera ospatu nahi dugu urteurren hau. Zuei esker eskola bat baino askoz gehiago delako Laia: egiteko eta partekatzeko modu bat. Hilaren 11n Amurrion elkartuko gara bosgarren urteurrena ospatzeko, 11:30ean hasiko […]
Indarkeria matxistaren aurkako lan prozesua Aiaraldeko Kuadrillan
Ekainean, indarkeria matxistaren aurkako protokoloen jarraipen mahai teknikoa eta politikoa gauzatu dira. Bertan, 2020an artatutako kasuak aurkeztu dira. Esan behar dugu, Gizarte Zerbitzuetan eta Berdintasun Zerbitzuetan 58 emakume atenditu direla, hortik, 12 Okondo, Aiara eta Artziniegako emakumeak dira. Erabilitako indarkeria era nagusia psikologikoa izan da, eta ondoren, fisikoa, ekonomikoa eta sexuala. Emakumeen profilari dagokienez, gehienak […]
2021eko ekainaren 28a dela eta adierazpena, sexu eta genero aniztasunaren aldeko eguna
Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. Data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko, eta oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko izan behar du. Berdindu zerbitzu publikoak, Eusko Jaurlaritzaren LGTBI kolektiboari informazioa eta laguntza ematekoak, eskerrak eman nahi dizkie sexu-askapenaren aldeko borrokaren alde bizitza eta […]
Ekainaren 17an, emakumeek kirolean duten paperari buruzko solasaldia izango da
Ekainak 17an, arratsaldeko 18:00etan, zenbait emakume kirolariek zuzenduriko solasaldia izango da ZOOM plataformaren bitartez. Partaideak ezagutzeko egin klik hemen eta deskargatu dokumentua.



