2020rako Eskualdeko Enplegu Planaren barruan, Aiaraldeko Kuadrillak 240.000,00 € bideratzen ditu eskualdeko enpresak langileak kontratatzeko laguntzetarako. Eskaerak 2021eko urtarrilaren 11tik aurrera egin ahal izango dira. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Ekonomia sustapena
2020-21eko Enplegu-Planak 36 lanpostu sortuko ditu Aiaraldeko Kuadrillan eta Urduñan
Eskualdeko Enplegu Planak aurten ere gauzatuko dira. Aiaraldeko Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 36 lan-postu berriak sortuko dira. Enplegu-planak langabezian dauden pertsonentzat dira eta aukera izateko baldintza guztiak bete behar dira. Izena emateko abenduak 9 baino lehen egin behar dute Lanbideren bidez. Hemen lanpostuen estekak uzten dizkizuegu udalerriz udalerri: Amurrio: Naturguneen mantentze-lanako arduraduna Naturguneen mantentze-lanako langilea […]
Ostalaritza-sektorerako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak ostalaritza-sektorerako laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horren oinarrizko helburua jarduera mantentzen laguntzea da, eta horrekin batera, COVID-19ak eragindako ostalaritza-establezimenduen titularren zuzeneko galera ekonomikoak arintzea. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Argazkilaritza-tailerra smartphonearekin, enpresa eta negozio txikiei zuzenduta
Argazkilaritza-tailerra antolatu dugu Aiaraldeko Kuadrillako enpresa eta negozio txikiei zuzenduta, smartphonearekin sare sozialetarako eta e-commercerako produktuen argazkiak egiteko. Ahalik eta etekin handiena atera sare sozialei, kalitatezko ikusizko edukiak sortuz, zure xede-publikoaren arreta modu praktiko eta errazean erakartzeko. Azaroaren 10ean eta 12an izango da, 14:30etik 16:30era. Plazak 8 pertsonentzako mugatuta daude. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
“Aiaraldea, dendatik etxera” egitasmoa jarri dugu martxan
Urrian martxan jarriko da negozio hurbilenetan erosketa-prozesua erraztu nahi duen esperientzia pilotua. Egin erosketak zure ohiko saltokian eta guk etxera eramango dizugu, inongo kosturik gabe. Horretarako, eman izena hemen. Informazio gehiago: “Dendatik etxera”.
Aiaraldeko Kuadrillak, eskualdeko herritarrei eta udalei zerbitzurik onena eskaintzeko, bere jarduera areagotu du alarma-egoeran
Osasun-krisia hasi zenetik, hogei dekretu baino gehiago onartu dira Kuadrillak eskaintzen dituen zerbitzuak bermatzeko hondakinen bilketaren eta kudeaketaren arloan, COVID-19k desinfekzio-lanetan, turismoaren arloko laguntzen eskaeran eta, adibidez, frakzio organikoaren bilketa ezartzeko diru-laguntzetan, baita udalentzako hirigintza-aholkularitzako indargarriak ere. Sakatu hemen dokumentua deskargatzeko.



