Arabako Foru Aldundiak ematen duen zerbitzu ibiltaria da, eta Garbigune baten parekoak diren hondakin mota guztiak biltzen ditu, baita etxeko hondakin arriskutsuak, motor-olioa, bateriak, bonbillak, tinta-kartutxoak, CDak eta abar ere. Zalantzak argitzeko deitu 945 214 383 edo 673 246 224 telefonoetara. Informazio gehiago nahi izanez gero: puntuberdearaba@gmail.com
Ingurumena
OTSAILEKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
URTARRILEKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Aiaraldeko Kuadrillak komunitateko konpostaje-eremu berria jarri du Artziniegan
Aiaraldeko Kuadrillak auzo-konpostajerako laugarren gunea instalatu du, kasu honetan Artziniegako udalerrian. Gune horiek konpostagailuak eta egituratzailearentzako kutxa bat dituzte, eta hondakin organikoen kudeaketari irtenbide iraunkor eta lokalizatua ematen diote. Enpresa trebatu eta espezializatu batek lagunduta (enpresa horrek parte-hartzaileen taldearen jarraipena, mantentze-lanak eta dinamizazioa egiten ditu), komunitatean dauden familiek animalia-jatorriko eta jatorri begetaleko hondakin organiko prestatuak […]
Aiaraldeko Kuadrillak hondakinak bereizteko jardunbide egokiaz kontzientziatzeko kanpaina abiarazi du “Jai jasangarriago batzuen alde, Aiaralde Zirkularra!”
Aiaraldeko Kuadrillak urtea amaitu nahi du gogoratuz zein garrantzitsua den Gabonetako egun hauetan gure erosketetan erantzukizunaren eta iraunkortasunaren printzipioa mantentzea eta sortuko dugun hondakin kopuru handia behar bezala bereiztea. Abendua da, zalantzarik gabe, hondakin gehien sortzen den hilabetea, bereziki beirazko, plastikozko eta paper-kartoizko etxeko ontzien hondakinak. Era berean, oso nabarmena da hondakin organikoen bilketaren gorakada, […]
Aiaraldeko Kuadrillak, elikagai- hondakinak murrizteko lanean ari diren establezimenduek egindako lana aitortu du
Joan den azaroaren 24an, ostirala, Aiaraldeko Kuadrillak, Elika Fundazioko, eskualdeko udalerrietako eta AEKO Merkatarien Federazioko ordezkariekin batera, ekitaldi bat egin zuten Amurrioko Udaleko osoko bilkuren aretoan, xahututako elikagaien kuantifikazioan egindako lana aitortzeko. Zehazki, kuadrillako ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetako 34 establezimenduk egin dute kuantifikazio hori, hauei elikagai-soberakinak prebenitzeko plan bat eman zaie, etorkizuneko prebentzio-estrategia gisa. Era […]



