APIRILEKO OPORRALDIAN, KONEKTA ZAITEZ EUSKARAZ Apirilaren 6, 7, 8 eta 9an hainbat proposamen egingo ditugu, ONLINE ETA ZUZENEAN. Gainera, gurekin zuzenean hitz egiteko eta galderak zein ekarpenak egiteko aukera izango duzue. ADINA: 11-16 URTE ORDUA: 11:30 PLATAFORMA: www.labur.eus/euskarazkonektatu APIRILAREN 6A TAILERRA – Etxean eginiko proiektorea – Etxean eginiko bozgoragailua APIRILAREN 7A SUKALDARITZA – Patata tortila […]
kategoriarik Gabe
Martxan dago erakunde arteko web-plataforma, EAEko turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreentzako laguntza publikoak biltzen dituena.
Martxan dago jada erakunde arteko web-plataforma , Euskal Autonomia Erkidegoan turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreei laguntzeko abian jarri diren laguntza publiko guztiak biltzen dituena. Asmoa da hartzaileei euskal administrazioak bideratzen ari diren eta bideratu dituzten dirulaguntza eta bestelako laguntza guztietarako sarbidea erraztea. Plataforma laguntza horiek jasotzen joango da, oraindik aktibo daudenak bereizita, haien artean nabigatu ahal izatea erraza eta azkarra izan dadin. Informazio gehiagorako, […]
Azaroko bolumen handiko bilketen egutegia
Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
“Aiaraldea, dendatik etxera” egitasmoa jarri dugu martxan
Urrian martxan jarriko da negozio hurbilenetan erosketa-prozesua erraztu nahi duen esperientzia pilotua. Egin erosketak zure ohiko saltokian eta guk etxera eramango dizugu, inongo kosturik gabe. Horretarako, eman izena hemen. Informazio gehiago: “Dendatik etxera”.
Aiaraldeko Kuadrillak, eskualdeko herritarrei eta udalei zerbitzurik onena eskaintzeko, bere jarduera areagotu du alarma-egoeran
Osasun-krisia hasi zenetik, hogei dekretu baino gehiago onartu dira Kuadrillak eskaintzen dituen zerbitzuak bermatzeko hondakinen bilketaren eta kudeaketaren arloan, COVID-19k desinfekzio-lanetan, turismoaren arloko laguntzen eskaeran eta, adibidez, frakzio organikoaren bilketa ezartzeko diru-laguntzetan, baita udalentzako hirigintza-aholkularitzako indargarriak ere. Sakatu hemen dokumentua deskargatzeko.
Eta zuk zer egingo duzu hilabete hauen ondoren?…
Zure gaitasun pertsonal eta profesionalak landu, lana bilatzen laguntzeko. Sakatu hemen dokumentua deskargatzeko.



