Atzo, asteazkena, irailak 27, Aiaraldeko Kuadrilla Zaraobeko zelaian (Aiara) bildu zen Kuadrillako Batzarra Eratzeko, eta Aiaraldeko Kuadrillako lehendakari eta lehendakariorde berria hautatu zituzten, Encina Castresana eta Nekane Martínez, hurrenez hurren. Ekitaldiaren buru Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria den Irma Basterra izan zen, kargua utzi duen Encina Castresana Astarloa lehendakariarekin batera.
Ekitaldian izan ziren, halaber, Batzar Nagusietako ordezkariak eta Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko foru diputatua, Anartz Gorrotxategi Elorriaga.
Kuadrillako Batzar berria 29 batzarkidek osatzen dute, EAJ/PNVko 13k, EH Bilduko 11k, PSE-EEko 2k, OMNIAko 1ek, Aiara Batuzeko 1ek eta Okondo Aurrerako 1ek. Batzarkideak Kuadrillako udaletan hautatzen dira; Laudiok eta Amurriok 9 dituzte, Aiarak 5 eta Artziniegak eta Okondok 3.
Ekitaldian, Arabako eskualdeko erakundeko lehendakaria eta lehendakariordea aukeratu zituzten. Kuadrilla lurraldeko foru-erakundea da, eta azaroaren 20ko 63/89 Foru Arauak eraentzen du, XIV. mendean existitzen zela egiaztatzen duen dokumentazioa egon arren.
Aiaraldeko Kuadrilla eskualdeko gaietan parte hartzeko eta bertako lurralde-eremuari eragiten dioten interes orokorreko gaiak sustatu eta kudeatzeko eratzen da. Eremu hori bost udalek osatzen dute.
Gainera, zerbitzu ugari eskaintzen ditu; hala nola, hirigintza-aholkularitza, sustapen ekonomikoa eta enplegua, animazio soziokulturala, hizkuntza-normalkuntza eta -dinamizazioa (euskararen erabilera sustatuz), berdintasuna, gazteria, adinekoen jardueren dinamizazioa, eskualdeko ekitaldien kudeaketa eta sustapena, eskualdeko interesen defentsaren kudeaketa, sustapen turistikoa, hiri-hondakinen kudeaketa, neguko bideak, Ingurumena eta toki-administrazioetako Artxiboen kudeaketa.

Encina Castresana, Aiaraldeko Kuadrillako presidentea

Nekane Martínez, Aiaraldeko Kuadrillako lehendakariorde

Aiaraldeko Kuadrillako batzarkideak eta Batzar Nagusietako ordezkariak

Presidentea-Presidenteordea eta eskualdeko alkateak

EAJ-PNV batzarkide-taldea

EH BIldu batzarkide-taldea

Batzarkide-talde sozialista

Okondo Aurrera-OMNIA eta Aiara Batuz batzarkide-taldeak



