Datorren martxoaren 9an, 9:30ean eta Amurrioko Reforren, ETEen Produkzio Prozesuen Optimizazioaren eta Digitalizazioaren arloan, Digitalizazio Esperientziak aurkezteko jardunaldia egingo da, Acelera Pyme Bulegoaren esparruan, honako hauek sustatuta: Amurrio Bidean, Aiarako Udala, Laudioko Udala, Okondoko Udala, Aiaraldeko Kuadrilla, Araba Garapen Agentzia eta GAIA.
Topaketa honetan, bertaratzen diren enpresek Eraldaketa Digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte, beste enpresa batzuetan garatutako “jardunbide egokiak” ezagutuz eta horiek lehiakortasuna hobetzen nola lagundu duten ikusiz.
Produkzio Prozesuen Digitalizaziora bideratutako “jardunbide egoki” horiek arrakasta-kasuetan oinarritzen dira, ETE industrialetan soluzio digitalak ezartzeko egiaztatutako esperientziak helarazten baitituzte.
Acelera Pyme Araba bulegoa
Acelera Pyme Bulegoaren helburua da Arabako 20.000 biztanletik beherako udalerrietako ehun ekonomikoari laguntzea Trantsizio Digitalean. Bulegoa GAIAk koordinatuko du, eta xedea da nodo bat izatea Eraldaketa Digitalean eskaria heltzeko eta Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko. Horretarako, digitalizazioaren arloko sentsibilizazio-, hedapen-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzuak eratuko dira.
Acelera Pyme Bulegoen sarea Red.es-en ekimena da; Arabari dagokionean, GAIAri esleitu zaio (ICTA Klusterra), eta Aiaraldeko Kuadrillak kudeatzen eta dinamizatzen laguntzen du. Ekimena Arabako Foru Aldundiak eta Lurralde Historikoko 7 agentzia eta udalerrik babestu dute.
Jardunaldian parte hartu nahi duten guztiek martxoaren 3a baino lehen izena eman behar dute, formulario honen bitartez: https://forms.office.com/e/ySb8AQhdM0
ACELERA PYME ARABA PROIEKTUAREN AURKEZPENA




