Joan den larunbatean, urriaren 25ean, ospatu zen 2025eko Berdintasun Topaketa Eskualdekoa, eta bertan tokiko sortzaileen lana ikusgai jarri eta Aiaraldeko sare kulturala ikuspegi feminista batetik sendotzea izan zen helburua. Ekitaldiari irekiera eman zioten Joana Del Hoyo Fernándezek (Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariak AFA), Laura Fernández Fernández (Aiaraldeko Kuadrillako Gizarte Gaiak, Berdintasuna eta Kultura Batzordeko presidenta) eta Eneritz Alonso Montaño (Okondoko Udaleko berdintasun zinegotzia), eta hirurek emakume sortzaileen talentua aitortu eta babestearen garrantzia azpimarratu zuten.
Aurkezpen honetan, Laura Fernándezen esanetan, “emakumeek beren artea erakusteko espazioak sortzen ditugunean, ez dugu soilik haien lana ikusarazten, hots, komunitatea sendotzen dugu eta ezinbestekoak diren erreferente lokalak sortzen ditugu”. Halaber, gehitu zuen “kultura berdintasunaren motorra ere badela, eta, horregatik, halako proiektuak modu jarraitu batean lagundu eta sostengatu behar ditugula”.
Jarraian, eskualdeko bost artista egon ziren mahai-inguruan —Raisa Álava Robina, Enkarna Delgado, Kaitin Allende Zaldunbide, Izaskun Alonso Saratxaga eta Bambi—; eta bertan, beren esperientziak eta hausnarketak partekatu zituzten, hala nola sorkuntza prozesuak, artearen indar eraldatzailea, genero-arrakalak, emakume erreferenteen garrantzia eta landa-inguruneetan sortzearen erronkak.
Ondoren, hainbat emakume artistaren lanak bildu zituen espazio erakusgarri bat ireki zen, trukea eta ikusgarritasuna sustatuz, eta eguna amaitzeko, Paula Urquijo Serrano dantzariak dantza garaikideko emanaldia eskaini zuen.
Aiaraldeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuak nabarmendu du parte-hartze handia eta herritarren interesa, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta emakume sortzaileak kultura-eremu guztietan ikusgai jartzeko ekimenak sustatzen jarraitzeko beharra ere.




