Eusko Jaurlaritzak “Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak” izeneko deialdia argitaratu du Euskadiko turismo-sektoreko langile autonomo, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta beren jarduerak mugatu badira COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko hartu diren neurrien ondorioz.
Hauek dira pertsona eta erakunde onuradunak, besteak beste: turismo-ostatuak, turismo-erabilerako etxebizitza eta gelen titular diren pertsona juridikoak, bitartekaritzako turismo-enpresak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak (BAP) eta turismo-gidak.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 24an bukatuko da, 09:00etan.
Eskabideak eta informazioa:
Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Ayudas-sostenimiento-sector-turistico Resumen-ayudas-para-el-sostenimiento-del-sector-turistico-vasco-2021


