AUTODEFENSA FEMINISTRARI BURUZKOFEMINISTA
I. TOPAKETA AIARALDEAN
Maiatzaren 11n, Autodefentsa feministari buruzko I Topaketa antolatu du Aiaraldeko Kuadrillak, Aiaraldeko mugimendu feministaren laguntzarekin.
Topaketaren helburua autodefentsa feministari buruzko hausnarketa egitea da, banakako eta taldeko jabekuntzaren tresna delako.
Orain arte, gaiaren inguruko tailerrak antolatu eta kanpainak egin izan dira, bai mugimendu feministak, bai erakundeek, eta egiten jarraituko dute, baina hausnarketa egiteko premia ikusi da, zer den eta zer ez den zehaztu, indarkeria matxista zer den aztertu, jabekuntza nola ulertzen dugun zalantzan jarri, eta estrategia bateratuak pentsatzeko.
Horretarako, hona hemen egitaraua:
10:00etan, autodefentsa feministari buruzko hitzaldia. Maitena Monroy, aditua eta ibilbide luzea gaian.
11:00etan, Aiaraldeko esperientziak: Mugimendu feminista eta erakundeak.
12:30etan, Eztabaida taldeak
13:30etan, ekarpenak partekatzea eta ondorioak Maitena Monroyrekin.
Amaitzeko, esan behar da Topaketa egitea indarkeria matxistaren aurkako Planean datorrela, matxismoari aurre egiteko estrategia pentsatu eta bateratzeko eragile guztien artean.
Topaketa maiatzaren 11n, larunbata, Laudion izango da, Kasinoan. 10:00etatik 14:00etara.
Aldez aurretik abisatuta, garraio eta haurtzaindegi zerbitzua egongo dira.
Informazio gehiago: cayala.miren@ayto.araba.eus 686587889





