Aiaraldeko Kuadrillak Ingurumen-arloko laguntzako teknikari bat kontratatuko du, Lanbideren Administrazio Publikoetako Lehen Esperientzia Profesionala programaren bitartez. Programa Europar Batasunaren Next Generation funtsekin finantzatzen da. Tokiko ekimen hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartzen da, eta horrek Europar Batasunaren Next Generation Berreskuratze Funtsen finantzaketa du.
Egin beharreko lanak askotarikoak izango dira: ingurumena hobetzeko datozen urteetan garatuko diren proiektu ezberdinak abian jartzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da, eta proiektuak garatzeko beharrezkoak diren kontratazioak egiten lagunduko du.
- Eskaintza ingurumen-zientzietako graduaren edo baliokidearen ikasketak azken hiru urteetan amaitu dituzten pertsonentzat da.
- Izena emateko epea urriaren 16an, astelehena, amaituko da.
INGURUMEN-ARLOKO LAGUNTZA-TEKNIKARIA; KODEA: 162023011715






