ASTEKLIMA 2023 ekitaldian Ihobek KLIMAMETRAJE gazteentzako film oso laburren lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du. ‘Ekintza klimatikoa. Zer ekintza egin ditzakegu klima aldaketari aurre egiteko?’ gai hartuta, lehiaketan aintzat hartuko da klima-aldaketaren inguruko erronkei ekiteko, edukiko duen eragina murrizteko eta sortuko dituen ondorioetara ahalik ondoen moldatzeko mezuak txertatzea.
Lehiaketa hau, hain zuzen, teknologia berrien bidez ikus-entzunezko sorkuntza hedatzera bideratuta dago, ikus-entzunezko sortzaile gazteen talentuari esker, larrialdi eta ekintza klimatikoa ezagutarazteko modu berriak aurkitzeko asmoz.
Prozedura
• Sortu 2 eta 5 pertsona arteko talde bat
• Aukeratu eta landu klima aldaketari aurre egiteko gauza daitezkeen ekintzen multzo bat
• Grabatu 30 segundo eta 3 minutu arteko film labur bat
• Behin zure film laburra amaitzen duzunean, igo Festhomera
Baldintzak:
18 eta 30 urte bitartean izatea eta EAEn bizitzea, 2023ko irailaren 29an
Sariak:
• Epaimahaiaren saria film labur onenari: 1.500 €
• Publikoaren saria film labur onenari: 5 VIP sarrera BBK LIVE 2024 jaialdirako
Deialdia:
2023ko urriaren 31ra arte




