Irailaren 17an, asteartea, Laia Eskola Aiaraldean egitaraua aurkeztuko da Laudioko Udaletxean, Pleno Aretoan, 11:00etan

Laia Eskola Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola da eta hilaren 17an Aiaraldean egongo diren ikastaroen eta hitzaldien berri emango dugu, 2019-2020 ikasturterako elkarteek, Udalek, Kuadrillak eta Aldundiak antolatutakoak.
Bertan izango dira Arabako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria, Nerea Melgosa eta zerbitzuburua, Arantza Cañamares eta Amurrio, Aiara, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako alkateak, zinegotziak, Kuadrillako presidentea, Aiaraldeko berdintasun teknikariak eta elkarteak
Aurkezpenean, 2019-2020 ikasturteko eskuliburua banatuko da.



