Atzo, irailaren 24an, Aiaraldeko Laia Eskolaren egitaraua aurkeztuko zen Aiarako Udaletxeko Udalbatza-aretoan.
Laia Eskola Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola da, eta, horren baita, gure eskualdean ere Aiaraldeko Laia Eskola daukagu. Hala, atzo Aiaraldean egongo diren ikastaroen eta hitzaldien berri eman zen, 2025-2026 ikasturterako elkarteek, Udalek, Kuadrillak eta Aldundiak antolatutakoak, alegia. Aurkezpenean hurrengo ordezkari politikoek parte hartu zuten: Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako Foru Diputatua, Aiaraldeko Kuadrillako Presidentea eta Amurrio, Aiara, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako Udaletako Alkate eta Berdintasun zinegotziak.
Aurkeztutako programazioari dagokionez, aurten eskualde osoko emakumeak biltzen dituen espazioak mantenduko dira, hala nola, Irakurketa Klub Feministak, bai gaztelerazko taldea, bai euskarazko taldea. Horrekin batera, udalerri guztietan topaketarako, zaintzarako eta hausnarketa kolektiborako guneak sortzeko jarduerak antolatu dira, batzuk aipatzearren: autodefentsa feminista tailerra, amatasunean elkarri laguntzeko tailerra, barreterapia-tailerra, emakumeentzako brikolaje-tailerra, genero-ikuspegidun diagnostiko parte-hartzaile bat egiteko tailerrak, etab. Halaber, azpimarratu egin zen urriaren 25ean Okondon ospatuko den Eskualdeko Berdintasun Topaketa, aurtengo izenburua hurrengoa da: Artea, ahalduntzea eta oholtza.




