Laudio Berrikusi Eusko Jaurlaritzak Laudion duen proiektu pilotu bat da, APILL-ekin eta Udalarekin lankidetzan.
Hazten jarraitzen dugu. Une honetan 5.621 erabiltzaile ditugu, Laudio Berrikusi App-a deskargatuta dutenak. Aplikazio horren helburu nagusia da Laudion gertatzen den guztiaren berri ematea eta guztiekin modu dibertigarrian elkarreragitea.
Eusko Jaurlaritzaren Laudio Berrikusi Errotu proiektuaren aurtengo lehen ekimena 16 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzendutako jarduera da. Helburua herritar gazteenen artean App-aren erabilera sustatzea da.
Gainera, une honetan eta maiatzaren 15etik aurrera, App-aren erabiltzaileek beste kanpaina aktibo batez goza dezakete, kasu honetan 5 €-ko deskontu-kupoiak, Laudioko Udalak babestua. 1.710 deskontu-kupoi jarri dira erabiltzaileen eskura, ekainaren 10a baino lehen edo izakinak amaitu arte trukatu daitezkeenak. Denda batzuek dagoeneko kupoiak agortu dituzte. Informazio gehiago:
https://laudiocomercial.com/eu/cupones-descuento-de-5-e-con-la-app-laudio-berrikusi-2/
LB GAZTE BIRA-BIRA
16 eta 30 urte bitartean badituzu, Laudio Berrikusiren LB GAZTE BIRA-BIRA kanpaina berrian parte har dezakezu.
Maiatzaren 26tik ekainaren 14ra bitartean, Laudion erosi besterik ez duzu egin behar parte hartzen duten establezimenduetako batean, eta aukera bat izango duzu erruleta biratzeko eta sari bikaina lortzeko.
Guztira 94 sari zozkatuko ditugu:
- 20 partaidetza iPhone 16 Pro baten zozketarako (zozketa 2025eko ekainaren 16an egingo da).
- Hari gabeko 15 aurikular.
- 9 bozgorailu.
- 50 gazte menu.
Parte hartzea oso erraza da, urrats hauek baino ez dituzu egin behar:
- Egin erosketa bat establezimendu parte-hartzaile batean, eta eskatu QR kodea. Gorde egiten duzun erosketaren tiketa.
- Sartu Laudio Berrikusin HOMEko “BIRA-BIRA” botoian, eskaneatu QR kodea eta biratu erruleta (egunean hiru aukera izango dituzu).
- Saritua izan bazara, pasa zaitez APILLetik, Zumalakarregi hiribidea 33, 1. esk., erosketa tiketarekin eta dagokion saria jasotzeko NANarekin.
Bilatu bereizgarria establezimendu parte-hartzaileetan eta probatu zortea
ESKANEATU, BIRATU ETA IRABAZI!
Oraindik ez duzu Laudio Berrikusi APP-a? Deskargatu berehala, dena da abantaila.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestua.




