
Maiatzaren 17a LGTBIQ+fobiaren aurkako Eguna dela eta, Aiaraldeko Kuadrillak dibertsitate afektibo eta sexuala zein genero identitate anitzak ospatzen dituen Kuadrilla aldarrikatu nahi du, LGTBIQ+ kolektiboari egindako erasoak zigorrik gabe uzten ez diren udalerria. LGTBIQ+fobiak ez du soilik pertsonen askatasuna arriskuan jartzen, baita gizarte osoaren ongizatea ere.
Era berean, Aiaraldeko Kuadrillak bere gain hartzen du sexualitate, genero eta desio anitzak ikusarazteko konpromisoa, eta LGTBIQ+ taldekoen kontrako diskriminazioari, estigmatizatzeari eta bortizkeriari aurre egitekoa, berdintasun eta aniztasun politika publikoaren bidez.
Aiaraldeko Kuadrillan, LGTBIQ+fobiarik ez!



