Martxoan zehar, Aiaraldeko Kuadrillan XXXIII. Aiarako Bira egin da; hau da, 6 etapako txirrindularitza-proba kadete mailarentzat (14-16 urte), gure eskualdeko 5 udalerrietan barrena. Antolakuntzan, boluntarioez eta babesleez gain, inguruko 4 txirrindulari-elkartek parte hartzen dute.
Estatuan ospe handia duen proba honetan, 32 taldek hartzen dute parte, 26 probintzia ezberdinetako 200 bat txirrindularirekin, lasterketaren ibilbideak kolorez jantziaz.
Gure zorionak txirrindulari guztiei eta, bereziki, eskualdeko Luyando Ganzedo taldeari, Aiarako Bira irabazi baitu, taldekako sailkapena 6 etapatik 4tan, 2 etapa, banakako orokorra eta taldekako orokorra; halaber, Iurgiri lehenbailehen osatzea opa diogu. Zorionak, baita ere, Felipe Maranchoni, mendiko lehen sailkatuari.
Eta Valenek, talde irabazlearen entrenatzaileak, dioen bezala, “Oso gutxitan irabazten da, baina beti ikasten eta beti borrokatzen da”.




