Jada 9 dira eskualde osoan zehar banandurik ditugun Truke Kutxak. Orain dela gutxi Arespalditzan (Udaletxe zaharreko arkupeetan) kokatu dugu azken Truke Kutxa, momentuz. Beraz, momentu honetan hauek dira erabilgarri dauden Truke Kutxak:
LAUDIO:
- Kultur Etxea
- Lezeaga Aretoa
AMURRIO:
- Polikiroldegia
- San Jose auzoko eliza
- Udala
AIARA:
- Udaletxe zaharra (oraingo Udal aurrean)
- Igerilekuak (soilik uda-sasoian zehar)
ARTZINIEGA:
- Liburutegia (momentu honetan obretan, baina erabilgarri obra amaitzen denean)
OKONDO:
- Liburutegia
Horrez gain, Laudio zein Amurrioko Garbiguneek bigarren bizitzako etxola bat daukate, Truke Kutxaren helburu bera duena.
Truke Kutxak, erabiltzen ez ditugun objektuei bigarren bizitza bat ematea dute helburu, horrela, jabeentzat erabilgarriak izan ez arren, beste pertsona batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen objektuak trukatzea sustatzen da. Era berean, Truke Kutxek behar den guztia hartzeko aukera ematen dute trukean ezer utzi gabe, eta, horrela, bertan utzitako objektuen bizitza luzatzea bilatzen da, objektu horiek hondakin gisa kudeatzea saihestuz.
Animatu zaitez eta parteka itzazu objektu desberdinak berrerabilpena sustatuz!




