Aiaraldeko Kuadrillak prestakuntza bat antolatu du, Aiaraldeko Hezkuntza Publikoarekin batera, 0tik 100era Hunkitzen, emozioen kudeaketari buruzkoa, horiek hezkuntzaren eraldaketaren zutabe gisa hartuz. Pedagogoa, psikologoa, irakaslea eta hezkuntza emozionaleko erreferentea den Mar Romerak emango du, eta hezkuntza-sektoreko irakasleei eta familiei zuzenduta egongo da.
Prestakuntza honen bidez, tresna praktikoak eskaini nahi dira emozioen kudeaketarako; eskolaren eta familien arteko komunikazioa indartzeko; ongizatea, enpatia eta erresilientzia sustatzeko eta Aiaraldean hezkuntza-eraldaketa bultzatzeko.
Urriaren 18an (9:30-14:00) gauzatuko da Amurrio Antzokian. Halaber, sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak dira edukiera bete arte. Aiaraldean erroldatutako pertsonek eta langileek lehentasuna izango dute irailaren 30era arte.
Inskripzioak: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfLs-5wrgUroIs7Y9dQZ8Jpyr_PusN1Gxa-HvXqPDkgjKbExg/viewform




