Aiaraldeko Kuadrillak laguntzak eman dizkie Aiaraldeko 8 enpresari, eskualdeko 12 pertsonari kontratu mugagabea egiteagatik, eta horietatik 9k lanaldi osoan lan egingo dute. Ekimen hau ALHAOn 2024ko abenduan argitaratutako kontrataziorako dirulaguntzen programaren parte da.
Deialdi honetan 13 eskaera jaso dira guztira, eta 12 onartu eta diruz lagundu dira. Aste honetan, Aiaraldeko Kuadrillak dirulaguntza guztiak ordaindu ditu, 96.800 euroko kopurua guztira.
Laguntza hauek posible izan dira LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiari esker.
Iñigo Pinedo, Aiaraldeko Kuadrillako presidentea, pozik agertu da deialdian parte-hartze handia izan delako: “Aurreikusitako aurrekontua agortu dugu, eta horrek erakusten du gure eskualdean horrelako ekimenek interesa pizten duteala eta horien beharra dagoela”.
Aiaraldeko Kuadrillak tokiko enplegua sustatzeko eta gure eskualdeko, Aiaraldeko, enpresei laguntzeko konpromisoa berretsi du.



