Aiarako Kuadrillako Ingurumenaren arloak herritarrak mobilizatzeko hainbat jarduera sustatzen ari da, etxeetan, dendetan eta eskoletan jarraibide arduratsua ezartzeko eta, oro har, gure ondare naturala babesteko. Konpostagile-sarea sortu ondoren, elikagai xahuketa gutxitzearen aldeko familia-taldea eta berriki Vital Kutxa Fundazioaren eskutik Etxe Berdeak programa abiarazi du Aiarako Kuadrillak. Oraingoan, agente hoiei helduta eta gure ondare naturala zaindu eta kontserbatzeko helburuarekin boluntarioen sarea abiarazi nahi du.
2021eko Listor beltza Erreginen harrapaketa kanpaina
Boluntariotza-sare hori abiarazteko, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren eskutik, ekoizle, erlezain eta antzeko eragile eta oro har ingurumenaren zaintzarekin arduratuta dauden pertsona aktiboen talde bat sortu nahi dugu liztor beltzaren harrapaketa kanpainan parte har dezaten, Aiara, Artziniega eta Okondo udalerrietan tranpak jarriz. Parte-hartzaile bakoitzari gutxienez bi tranpa emango zaizkio. Tranpak hiriko berdeguneetan edotaa landa-eremuetan instalatu beharko dira, gutxienez 1,5 eta 2 metro arteko altueran eta ekoizpen-eremuetatik, fruta-arboletatik, erlauntzetatik, ibaiertzeko eremuetatik eta antzeko lekuetatik gertu. Interesdunek kokapenari buruzko datuak eman beharko dituzte, datuen tratamendua errazteko. Gehienez ere bi kokalekutan tranpak jarri nahi dituzten parte-hartzaileek 4 tranpa hartu ahal izango dituzte.
Tranpak eta jarraibideak Aiarako Kuadrillan zein Aiara, Artziniega eta Okondoko udaletxeetan egongo dira eskuragarri martxoaren 25etik aurrera. Tranpak entregatzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik Aiarako Kuadrillarekin harremanetan jartzea 682 504 191 telefonoaren bidez (deia, mezua edo WhatsApp bidez) apirilaren 10a baino lehen, gainera erantzukizunpeko adierazpena bete behar da.
2020an, liztor beltzaren 240 bigarren mailako habi hauteman ziren Aiarako Kuadrillan. Aurreko urtearekin alderatuta % 30eko hazkundea eman zen, gainera, datu hori Araba osoan identifikatutako bigarren mailako habien % 60ri dagokio. Espezie inbaditzaile honen eboluzioa gure eskualdean oso larria da, modu berean horrek gure ekosistemetan duen eragina oso kaltegarria da. Zure laguntzari esker, hedapen hori moteldu egin daiteke; horregatik, boluntariotza-sare honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eskualde hobe baterantz pausoak emateko.