Arabako diputatu nagusia den Ramiro Gonzalezek, Bizkaiko Sustapen Ekonomikoko Ainara Basurko diputatuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusia den Manu Castillarekin batera, Aiaraldeko eragile eta erakundeei eskualderako Plan Estrategikoaren zirriborroa aurkeztu die. “Dokumentu honen bitartez, ingurunea biziberritzeko funtsezko tresna estrategikoa eskaini nahi da, estrategia eraldatzailea definitzen eta bultzatzen laguntzeko, Berehalako Jarduera Planaren proiektu bultzatzaileak zehaztuz, […]
Leer Más2022ko uztailetik 2023ko urtarrilera burututako programa amaitu eta gero, Aiaraldeko Kuadrillak berriro 16 pertsona kontratatuko ditu datozen sei hilabetetarako, Lanbideren programa honen bitartez: “Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Kolektibo ahulak”. Tokiko ekimen hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartzen da, eta Europar Batasunaren Next Generation Berreskuratze Funtsen finantzaketa du. Helburu nagusia da kolektibo ahul eta/edo […]
Leer MásArabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroko inbertsioen programa berezia aurkeztu dute, Aiaraldeko Kuadrillako turismoa suspertzeko eta, horrela, eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzeko. Programa hori Eusko Jaurlaritzak onartutako Aiaraldeko Eskualderako Berehalako Jarduera Planean txertatzen da, 24 milioi euroko aurrekontuarekin. Inbertsio-programa horri esker, 8 ekimen garatu ahal izango dira. Besteak beste, Kexaako Monumentu […]
Leer MásEskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Leer MásAiaraldeko Kuadrillak 290.893 €-ko diru-laguntza jaso du, datozen hilabeteetan hainbat proiektu estrategiko burutzeko Ingurumen-arloan. Zenbateko hori Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak emandako laguntzarekin eta Next Euskadi programaren laguntzarekin osatu da; bien helburua da eskualdean ekonomia zirkularra bultzatzea. Zehazki, 213.053 € Euskadi Next programatik etorriko dira, eta Laudioko Garbigunea hobetzeko eta berritzeko proiekturako […]
Leer Más