1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuenetik, egun hori ospatzen da, eta balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualentzat, gaur egun LGTBI kolektiboak oraindik ere aurre egin behar dien eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa. COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera eragin handia izaten ari da gure kolektiboan ere; […]
Berdintasuna
Beldur Barik Aiaraldea lehiaketaren sari banaketa
Azaroaren 27an, Beldur Barik Aiaraldea Lehiaketaren sari banaketa egin zen Orozkon. Bertara hurbildu ziren aurtengo irabazleak, Aiaraldeko eskoletakoak. Egoera dela eta, ezin izan ziren irabazle guztiak egon, euren ordezkariak baizik, eta gainerakoek streamingean jarraitu zuten sari-banaketa. Hala ere, giro aparta sortu zen ekitaldian. Orozkoko alkateak eman zuen ongi-etorria eta Aiaraldeko udalerrietako eta Kuadrillako ordezkariek banatu […]
Beldur Barik! lehiaketa aurkeztu da
Urriaren 14an, Beldur Barik! lehiaketaren 11. edizioa aurkeztu zen Orozkon, gazteek gizonen eta emakumeen egungo desberdintasun-egoerari nola aurre egiten dioten erakusten duten askotariko arte-adierazpenak aitortu, balioetsi eta bultzatzeko, baita errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako portaerak ere. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
#LAIAPlazara martxan
Ongi etorri #LAIAPlazara: Arabako Foru Aldundiak, Arabako Koadrilen eta Udalen Berdintasunerako Teknikarien Sareak abian jarritako online gune bat. Gune horretan, bizipenak partekatu eta gure beharrei erantzun ahal izango zaie COVID19 delakoaren testuinguruan. Plaza birtual bat non elkartu, partekatu, pentsatu, sentitu, zaindu, bota eta elkarlagundu. Erronka horretan, ZUEK zarete PROTAGONISTAK. Lagunduko gaituzue? Goazen plazara! www.laiaplazara.eus/
LAIA ESKOLA AIARALDEA: AURKEZPENA
Irailaren 17an, asteartea, Laia Eskola Aiaraldean egitaraua aurkeztuko da Laudioko Udaletxean, Pleno Aretoan, 11:00etan Laia Eskola Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola da eta hilaren 17an Aiaraldean egongo diren ikastaroen eta hitzaldien berri emango dugu, 2019-2020 ikasturterako elkarteek, Udalek, Kuadrillak eta Aldundiak antolatutakoak. Bertan izango dira Arabako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria, Nerea Melgosa eta zerbitzuburua, […]
EKAINAREN 28KO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA SEXU ETA GENERO ANIZTASUNAREN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA Aiaraldeko Kuadrilla
Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan (New York) gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, beste behin bildu gara LGTBIQ kolektiboaren eskubideak errebindikatzeko eta aniztasunetik abiatuta errespetuaren eta bizikidetzaren alde egiteko. Orain arte lortutako guztia ospatu eta oraindik lortzeko daudenak nabarmendu nahi ditugu. Izan ere, aurrera jarraitu behar dugu LGTBIQ+ kolektiboko kideei bizitza zailago egiten diguten […]



