2021ean eskualdeko enplegu-planak gauzatuko dira berriz ere. Aiaraldeko Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 38 pertsona kontratatuko dira sei hilabetez, 35 lanaldi osoan eta 3 lanaldiaren % 60an. LANBIDEk ekainaren 16ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira plan horiek. Udalerri bakoitzean hainbat profil kontratatuko dira, eta iragarkiak LANBIDEn argitaratuko dira azaroaren 15etik aurrera. Interesdunek […]
Ekonomia sustapena
Ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumen sailak eskualdeko ingurumen hezkuntza eta edukiontziak elektronikoki ixteko sistemaren ezarpena finantzatuko ditu
Aiaraldeko Kuadrillak, Eusko Jaurlaritzako GARAPEN EKONOMIKO, IRAUNKORTASUN ETA INGURUMEN SAILAREN diru-laguntza lortu du, 3.500 eta 25.000 euroko laguntzekin, hurrenez hurren, eskualdeko 2030 eskola-agendaren proiektuaren garapenari jarraipena emateko eta etorkizun laburrean edukiontzietarako sarbide elektronikoa kontrolatzeko sistema bat ezartzeko. Sistema hori oinarritzat hartuko da sorreraren araberako tasa sistema berri bat definitzeko. Diru-laguntza horiei esker, Aiaraldeko Kuadrillak aurrera […]
Araba Marketeko Bonua eskuragarri daude
Arabako landa-eremuko negozioen erakusleiho-plataforma . Erronka demografikoari aurre egiteko tresna, Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko kuadrillek sortua. Erosketetan %40 aurreztea. Araba Market abian jartzeko kanpainan, publikoak 20 €-ko bonuak erabil ditzake 12 €-ren truke, Araba Marketen izena eman duten negozioetan erosketak egiteko. Bezero bakoitzak gehienez 10 bonu erabil ditzake. Informazio gehiago hemen.
Zuzeneko kontsumoa sustatzeko bonu programaren deialdia
Zeinaren bidez onesten baita 5.000 bizilagun baino gutxiago dituzten Arabako herriguneetan eta landa zonetako negozio eta zerbitzu profesionaletan zuzeneko kontsumoa sustatzeko bonu programaren deialdia, baita dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa ere. Arabako Foru Aldundiak lehentasunezkoa du Arabako Lurralde Historikoko despopulatzearen aurka borrokatzea. Helburua Arabako lurraldeko landa inguruneko egungo despopulatze egoera leheneratzera bideratutako ekintzak bultzatu eta koordinatzeko. […]
Araba Marketek bere erakusleihoa ireki du Arabako landa inguruneko 143 negoziorekin
Joan den ostiralean, ekainaren 18a. Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Arabako Kuadrillek Arabako landa inguruneko negozioetarako plataforma digitala aurkeztu dute gaur. Azken asteotan, lurraldeko enpresa txikiek eta autonomoek bat egin dute proiektu honekin, eta online erakusleiho bat eskaini nahi die ikusgarritasun handiagoa eta beren ondasun eta zerbitzuen salmenta handitzeko aukera izan nahi duten jarduera […]
2020-21EKO KONTRATAZIORAKO LAGUNTZEN EMAKIDA
Aurkeztutako kontrataziorako laguntzen eskaerak baloratu dira eta Aiaraldeko Kuadrillako Tokiko Gobernu Batzarrak, ekainaren 3an, laguntzak ematea onetsi zuen. Sakatu hemen dokumentua deskargatzeko.



