Kiloxkilo bilketa solidarioaren kanpaina amaituta, 2,4 tona elikagai emango dizkio Aiaraldeko Kuadrillak elikagaien bankuari. Gure 5 udalerrietako herritarren elkartasun eta birziklatzearekiko konpromisoari esker, Kuadrillak, ECOVIDRIOren eskutik, gabon-egun hauetan elikagaien bankuan izango duen ekarpena oso garrantzitsua izango da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei. Zalantzarik gabe helburu bikoitza duten mota […]
Ingurumena
Abenduko bolumen handiko bilketen egutegia
Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Aiaraldeko Kuadrillak haisera eman dio KiloxKilo kanpainiari
Aiaraldeko Kuadrillak eta ECOVIDRIOk jasotako beirazko ontzien kg trukea planteatzen du, beirazko ontzi kilo bakoitzeko, elikagai kilo bat emango da elikagai bankuan. Ecovidrio beirazko ontzien hondakinak birziklatzeko kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta Aiaraldeko Kuadrillak kanpaina solidarioa jarriko dute abian datozen 15 egunetan, FESBALen mesedetan, herritarren artean beirazko ontzien birziklapena sustatzeko eta prestatutako edukiontzietan […]
Koronabirusa eta etxeko zaborrak
Bizi dugun osasun-egoerari erreparatuta, etxeko hondakinekin kontu handiz ibili behar dugula gogorarazi nahi dizugu. Hondakinak kudeatzeko jarraibide batzuk uzten dizkizuegu, batez ere berrogeialdian dauden edo positibo eman duten pertsonen kasuan.
Amaitu da beira bilketa solidarioa
Joan den astelehenean, azaroaren 2an, Laudioko Alberto Acero plazan jarritako “Recicla vidrio por ellas” kanpainako 2 edukiontziak kendu ziren. ECOVIDRIOrekin eta Sandra Ibarra Fundazioarekin batera gauzatutako lankidetza-kanpaina horri esker, Laudioko herritarrek beirazko 300 kilorekin bat egin dute bularreko minbiziaren aurkako borrokan. Aiaraldeko Kuadrillak eta Laudioko Udalak herritarren laguntza eta elkartasuna eskertu nahi dute ekimen honetan.
Sendagai-hondakinen kudeaketa
Medikamentuen kontsumoak gora egin duela eta zabor-poltsan presentzia handia duela ikusita, Aiaraldeko Kuadrillak gogorarazi nahi dizu Aiaraldeko Kuadrillako farmazia guztiek badituztela SIGRE bilketa-guneak, eta bertan honako sendagai-hondakin hauek utz ditzakegula: iraungita dauden sendagaiak, behar ez dituzun sendagaiak, sendagai-kutxa hutsak edo hondarrak dituztenak. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.



