Arabako foru aldundiak Covid-19ak sortu dituen arazoei aurre egiteko laguntzak emateko deialdia onartu du. Laguntza sektore turistikoari doa bideratua, bi laguntza mota daude: bat Pymentzat eta autonomoei bideratua eta bestea Irabazteko asmorik gabeko erakundeei bideratutakoa.
Turismoa
Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak
Eusko Jaurlaritzak “Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak” izeneko deialdia argitaratu du Euskadiko turismo-sektoreko langile autonomo, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta beren jarduerak mugatu badira COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko hartu diren neurrien ondorioz. Hauek dira pertsona eta erakunde onuradunak, besteak beste: turismo-ostatuak, turismo-erabilerako etxebizitza eta gelen titular diren pertsona juridikoak, bitartekaritzako turismo-enpresak, turismo-garraioko enpresak, […]
Martxan dago erakunde arteko web-plataforma, EAEko turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreentzako laguntza publikoak biltzen dituena.
Martxan dago jada erakunde arteko web-plataforma , Euskal Autonomia Erkidegoan turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreei laguntzeko abian jarri diren laguntza publiko guztiak biltzen dituena. Asmoa da hartzaileei euskal administrazioak bideratzen ari diren eta bideratu dituzten dirulaguntza eta bestelako laguntza guztietarako sarbidea erraztea. Plataforma laguntza horiek jasotzen joango da, oraindik aktibo daudenak bereizita, haien artean nabigatu ahal izatea erraza eta azkarra izan dadin. Informazio gehiagorako, […]
2019ko Aste Santua
Aiaraldeak garrantzi berezia emango dio Basque Fest ekimenari eskualdeko interesgune turistikoak ezagutarazteko
Arespalditzan, apirilaren 9an. Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko interesgune turistikoak ezagutaraziko ditu Basque Fest festibalean, euskal kulturaren festa handian. Hil honetako 18tik 20ra bitartean izango da, Bilbon. Areatzan egongo den stand baten bidez, bertaratzen diren pertsona guztiek askotariko informazioa eskuratu ahalko dute: txakolinaren bidea, ingurune natural paregabeaz gozatzeko mendi-bidexkak eta bestelako ibilbideak, museoak, ondarea… Halaber, egun horietan […]
Taller Museo Santxotena – Exposición de Belenes del Mundo en Artziniega-Alava
“ELTZEGINTZA ETA ZERAMIKARI OMENALDIA” Santxotena Museoko tailerra Artziniegan. Aurten, XXIII. edizioan, bost kontinenteetako 2.273 jaiotzak izango dira. Edizio honetan, QR kodeak nobedadea izango da, “azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz” izango dira eta espazio irekiagoak izango dira. Haur-sekzioan idazmahai zahar bat jarri dugu, jaiotzak margotzeko eta etxera eramateko. Gure bilduma Espainiako bereizgarriena da, ehunka jaiotza esklusibo egin […]



