Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan (New York) gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, beste behin bildu gara LGTBIQ kolektiboaren eskubideak errebindikatzeko eta aniztasunetik abiatuta errespetuaren eta bizikidetzaren alde egiteko.
Orain arte lortutako guztia ospatu eta oraindik lortzeko daudenak nabarmendu nahi ditugu.
Izan ere, aurrera jarraitu behar dugu LGTBIQ+ kolektiboko kideei bizitza zailago egiten diguten traba guztiak salatzen eta agerian jartzen.
Horretarako, Aiaraldeko Kuadrillak, gainerako erakunde publiko, estamentu ofizial eta hezkuntza zentroekin batera, konpromiso hauek hartuko ditu jendarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko LGTBIQ+ kolektiboarentzat, neurriak zehaztuz eta honako eremuei lehentasuna emanez:
– Hezkuntzan sexu eta genero aniztasuna integratzea, eredu berriak sortzen laguntzea, eta sexu orientazioagatiko eta genero nortasunagatiko eskola jazarpenari aurre egiteko prebentzio lanaren oinarriak jartzea.
– Emakume lesbianak agerian jartzea, haren errealitatea onartzeko eta gizartean legitimatzeko, eta haren eskubideak askatasunez baliatzeko neurriak abian jartzeko eskatzea.
– Esparru heteronormatiboaren alternatiba eta aniztasunaren parte izanik, legitimitatea eta errespetua behar duten sexualitate guztiak agerian jartzea.
– Sarritan alde batera uzten diren biztanle sektoreak, hala nola hirugarren adinekoak edota dibertsitate funtzionala dutenak, agerian jartzea, eta haien sexu eta afektibitate aniztasuna bizitzeko eskubidea bermatzea.
Hori horrela, Aiaraldeko Kuadrillak,
1- LGTBIQ+ eskubideen errespetua ziurtatuko duten berdintasun eta aniztasun politika publikoak bultzatuko ditugu, LGTBIQ+fobiaren aurka eginez eta kolektiboaren borroka bistaratuz. Horien barruan, parte hartzen jarraituko dugu Kuadrillako hezkidetza proiektuetan, sexu eta genero aniztasunaren ikuspuntua txertatuta baitago.
2- Errespetua eta elkarbizitza oinarri izango dituen jendartea lortzeko lan egingo dugu, homofobia, LGTBIQ+fobia desagerrarazteko lan egiten duten pertsona eta eragileekin elkarlanean.
3- Ostadar bandera jarriko dugu Kuadrillaren egoitzan, kolektiboaren berdintasunaren aldeko borrokaren ikur bezala. Hala, banakakoen, elkarteen, GKEen eta erakunde publikoen ahalegina erakutsiko da, jendartea guztion giza eskubideak lortzera bideratzeko.
4- Aiaraldeko Kuadrillatik, ekintzak antolatzen eta koordinatzen jarraituko dugu, LGTBIQ+ kolektiboa bistaratu eta herritarren kontzientziazioa indartzeko, bertan parte hartzera animatuz.
5- Deklarazioa Kuadrillaren web orrialdean jarriko da eta hedabideetara bidaliko da.
Arespalditza, 2019ko ekainaren 28a



