
2018an indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa eta Plana egiten hasi zen Aiaraldeko Kuadrilla.
Helburua indarkeria matxistari aurre egitea da era koordinatuan, kontuan izanda eragile guztiak: Kuadrilla, udalak, Ertzaintza, Osakidetza eta Ikastola eta gainerako eragileak, elkarteak, talde feministak eta herritarrak, oro har.
Planak giza eskubideen ikuspuntua du, indarkeria matxistak emakumeen giza eskubideak urratzen dituelako eta bere oinarria erreparazioa da, emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea dutelako.
Bertan batu dira honako ardatzak, indarkeria matxistari erantzun osoa emateko helburuarekin:
- Koordinaziorako egiturak: politikoak, teknikoak eta parte hartzaileak.
- Sentsibilizazio eta prebentziorako informazioa.
- Arreta integrala, erreparazioa eta ahalduntzea. Honen barruan Erakundeen arteko arreta eta koordinazio protokoloa dago.
- Salaketa publikoa, memoria eta erreparazioa.
- Urteko ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.
Protokoloa eta Plana egiteko, eragile guztien parte hartzea izan da, horretarako aurkezpenak eta batzarrak eginda.
Izan ere, 2018ko Berdintasun Topaketa aprobetxatu zen euren ekarpenak jaso eta Planean sartzeko.
Beraz, Protokoloa eta Plana tresna aproposak izango dira egiturazkoa den indarkeria matxistari aurre egiteko Aiaraldean, gainerako erakunde, elkarte eta talde feministekin batera, koordinazioa eta kolaborazioa ardatz dituztelako.
Esan beharra dago biak onartu zirela aho batez martxoaren 15ean izandako Aiaraldeko Kuadrillako Osoko Bilkuran.
Informazio gehiago: cayala.miren@ayto.araba.eus — Tfno: 686 587 889



