Aiaraldeko Kuadrillak, Izoriako Administrazio Batzarrarekin elkarlanean, adarrak batzeko hondakinen bilketa-gune berria jarri du martxan Izoriako hilerriko ondoan dagoen lursailan. Ekimen honen helburua adarrak mozteko lanetatik sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetzea da, eta horiek modu ordenatu eta jasangarrian tratatzea bermatzea.
Administrazio Batzarrak prestatutako lursail honetan, Aiaraldeko Kuadrillak edukiontzi berezi bat jarri du, adarrak batzeko baimendutako hondakinak bertan uzteko aukera emateko. Ekintza honek hondakin horien baliozkotzea ere ahalbidetuko du; izan ere, Aiaraldeko Kuadrillak Izorian duen konpostaje komunitarioko gunean material egituratzaile gisa erabil daitezke, eta horrela ekonomia zirkularraren zikloa itxi egiten da.
Adarrak batzeko gunean sartzeko eskaera egiteko, erabiltzaileek Izoriako Administrazio Batzarrarekin jarri beharko dute harremanetan. Era berean, konpostaje komunitarioko programaren parte izan nahi duten pertsonak Aiaraldeko Kuadrillarekin harremanetan jar daitezke 679 79 19 33 telefonora deituta.




