Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko intereseko jarduerak eta/edo programak antolatu, garatu eta gauzatzeko laguntzen deialdia egin du. Diruz lagundu beharreko jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean garatu ahal izango dira.
Diru-laguntza hau eskualdeko-intereseko jarduerak (edo programak) sustatzen edo antolatzen dituen subjektu indibidual edo kolektibo orok jaso ahal izango du, betiere jarduera hori jadanik Kuadrillak diruz laguntzen ez badu.
Eskabideak Aiarako Koadrilaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira, xede horretarako prestatutako izapidean.
Laguntza hauetarako eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ean amaituko da, 23:59etan.
Edozein zalantza edo argibiderako Kuadrillako kultura arloarekin harremanetan jarri ahal izango da 945 399 122 telefonoan edo cayala.yolanda@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren bidez.
Oinarriak eta eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharreko dokumentuak hemen kontsultatu ahal izango dira:
(dokumentazio hau Kuadrillako egoitza elektronikoan xede horretarako prestatutako izapidean ere egongo da eskuragarri).



