ARABA MARKET ERAKUSLEHIO-PLATAFORMA abian jarri da. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kuadrillek garatutako plataforma digitala da, eta aukera emango dizu zure negozioa sustatzeko, Interneten ikusgarritasun handiagoa izateko eta salmentak handitzeko. Jendeak gure eskualdeko eta Arabako gainerako landa-eskualdeetako produktu eta zerbitzu guztiak ezagutzeko eta haietara iristeko pentsatuta dago plataforma. Plataforman, hortaz, Kuadrillako establezimendu, profesional eta negozio […]
Ingurumena
Liztor beltzaren erreginaren tranpa-aldia amaitu da
Tranpak entregatzeko aldian jakinarazi zen bezala, maiatzaren 10a igarota, Vespa velutinako erreginaren (liztor beltza) tranpa-aldia amaitzen da. Hori dela eta, boluntarioen sareko kide izan diren pertsonei eskatzen zaie tranpak kentzeko eta harrapaketa-datuak beren udaletan maiatzaren 28a baino lehen entregatzeko. Aiaraldeko Kuadrillak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei ekimen honek eskualdean gero eta lur gehiago hartzen ari […]
Maiatzeko bolumen handiko bilketen egutegia
Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko gaztetxoentzako aisialdi programa antolatu du apirilaren 6tik 9ra bitartean, online eta zuzeneko proposamen anitzekin.
APIRILEKO OPORRALDIAN, KONEKTA ZAITEZ EUSKARAZ Apirilaren 6, 7, 8 eta 9an hainbat proposamen egingo ditugu, ONLINE ETA ZUZENEAN. Gainera, gurekin zuzenean hitz egiteko eta galderak zein ekarpenak egiteko aukera izango duzue. ADINA: 11-16 URTE ORDUA: 11:30 PLATAFORMA: www.labur.eus/euskarazkonektatu APIRILAREN 6A TAILERRA – Etxean eginiko proiektorea – Etxean eginiko bozgoragailua APIRILAREN 7A SUKALDARITZA – Patata tortila […]
Aiaraldeko Kuadrillak ingurumen-boluntarioak aktibatzen ditu
Aiaraldeko Kuadrillako Ingurumenaren arloak herritarrak mobilizatzeko hainbat jarduera sustatzen ari da, etxeetan, dendetan eta eskoletan jarraibide arduratsua ezartzeko eta, oro har, gure ondare naturala babesteko. Konpostagile-sarea sortu ondoren, elikagai xahuketa gutxitzearen aldeko familia-taldea eta berriki Vital Kutxa Fundazioaren eskutik Etxe Berdeak programa abiarazi du Aiaraldeko Kuadrillak. Oraingoan, agente hoiei helduta eta gure ondare naturala zaindu […]
Etxe berdeen sare berria Aiaraldeko Kuadrillan
Aiaraldeko Kuadrillak proiektu berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Proiektu horrek koadrilako 25 etxe berdez osatutako sare bat ehundu nahi du, beste kuadrilletako beste etxe batzuekin batera motore gisa jardun dezaten etxe barruko ohiturak hobetzeko bidean. Vital Fundazioak Arabako Kuadrilla guztietan bultzatutako ingurumen-hezkuntzako programa da, eta eguneroko erabakiek eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginagatik […]



